XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANTZIAKO GAZTERIA ORLEANEN.

Aurthen Gazteria Katolikoaren bilkhura osoa Orleango hirian izan da, gure Juana d'Arc dohatsuaren ohoratzeko.

Han bildu dira 4,000 muthiko gazte 2,400 azoziamenduk igorriak.

55 departemenduek bazituzten han bere gazteriatik zombeit, hala nola gureak.

Zer izan dien bilkhura eta phesta eder hek ez da errech erraitea zombait hitzetz, hortako behar liteke kazeta hau oso osoa.

Erran dezagun bakharrik hirur egunez goiz eta arats biltzen zirela.

Elgarrekin ichtudiatzeko lehen egunean nola behar dien formatu gazteria katolikoari buruz hamabortz urthez peko muthikoak.

Avant garde deitzen dutena.

Erran dute, ez dela batere gauza bera Patronage deithu bilkhura eta Avantgarde hori.

Hunek behar ditu azoziamenduan egiten diren gauza berak egin, nahiz chinplekiago.

Bigarren egunean, ikusi dute zer egin behar duen azoziamendu hortako gazteriak egiazki girichtino eta kharsu izan dadien: izenak erraiten duen bezala bebar zaiola erretretak eginarazi, ahal den lekhuetan oro batetarat bildurik.

Hirurgarren egunean solas egin dute, zer behar zuten egin, adinaren gatik azoziamendu hortarik atheratzen direnek eta erran dute hauek behar zutela ahal bezen bat orotan secretariats sociaux deitzen dituzten bilkhurak formatu bertzen laguntzeko, erranez kazetetan eta bertzela, bakhotchari, zer bere herrian edo herriz kampo egin behar den, orok herri guzietan laguntza bat khausi dezaten eta ere beharren arabera argi herritik kampo ere.

Gero, orai artio M. Lerolle Pariseko abokat bat beitzen azoziamendu horren buruzagi, ederki mintzatu da, eta, azken konseiluak emaiten zituelarik eta haren orde izendatu dute Gerlier hau ere Pariko jaun abokat gazte bat.